XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. Helburua
- Antibiotikoen aurkikundeari, lortzeko moduari eta betetzen duten funtzioari buruzko irakurketa.

- Antibiotikorik ezagunenei, beren jatorriari, lortzeko moduari eta zein gaisotasun sendatzekoak direnari buruzko koadroak egin.

11. Helburua
- Historian zehar elikagaien kontserbazioa nola egin den eta bere gizarte-inplikazioak aztertuko diren irakurketa eta eztabaida.

- Elikagairik arruntenak kontserbatzeko moduei buruzko koadroak egin.

- Elikagaien kontserbazioari buruzko zenbait praktika egin laborategian.

IRADOKITAKO AKTIBITATEETARIKO BATEN GARAPENA
MIKROORGANISMO BEREZI BATZUREN BEHAKETA
Materiala:
Idoiura edo infusioa
Legamia edo legami-esegidura
Yogourta
Ogi lizundua
Metileno-urdina
Mikroskopioa
Girtendun orratza
Tanta-kontailua
Matxardak
.

1. Idoiuraz edo infusioaz prestatu gertakin mikroskopiko bat.

Portaren eta estalkiaren artean kotoi hari batzu jarri ditzakezu, behatu behar dituzun animaliatxoetakoren bat hondatu gabe gera dadin.